XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oartarazi nai dut, Sunbillan egindako lanabes onek burni sendogarri bat daramala, oso gutxitan ikusten dena.

Azkenik, sega-kirtena bear bezala azkenburuturik uzteko, beko muturrean zearkako ebaketa damakio aizkoraz.

Ebaketa au lanabes xume onen itxura ona gordetzeko soilki egiña da.

Prantzisko Larretxeak egunean bi sega kirten dagizki.

Direla urte batzuk ogei-ogeitabi pezetan saltzen zuen tresnatxoa, eta gaur berreun da berrogeitamarrean.

Sega zorrozteko arriaren zorroa edo sega-potoa

Prantzisko Larretxeak sega zorrozteko arriaren ontziska ere egiten du, Sunbillan, beste zenbait tokitan bezela, sega-potoa deritzana.

Larreko zorro au zurezko puxka bakarrez osatua da, gaztaiñekoa bereziki, ezkoan naiz igarrean naierara landua.

Eskulan oni asiera emateko, ogeitabost zentimetro gorako enborra ebaki, zatitu lau puska egin aizkoraz, eta ondoren, erreminta berberaz, egurra melarragotzen du, gero tresna lirain izango denari, oraingoz, itxura zakarra emanaz.